Uxue Alberdi eta Amets Arzallus, aurten ere Pasaiako Txirrita AEKn bisitari

 

Amets Arzallusek Miñan liburua hitz egin du

 

Azken urteotan bezala, Pasaiako udalak, Txirrita AEK-k eta Udal Euskaltegiak irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena gauzatu dute ikasturte honetan ere. Goi urratsetako ikasleek liburu bana aukeratu zuten Gabonen aurretik. Beraz, hilabete luzea izan dute irakurtzeko, eta idazleen bisita izan berri dute. Goizeko ikasleekin Amets Arzallus aritu da Miñan liburuaz. Arratsaldekoekin, berriz, Uxue Alberdik hitz egin du Aulki-jokoa lanaz. Eider Perezek dinamizatu zituen liburuak aukeratzeko saioak ea baita idazleekin izandako solasaldiak.


 


Hona hemen Uxue Alberdiren Aulki-jokoa liburua irakurri duten arratsaldeko ikasleen esanak:

"Liburu honetan gehien gustatu zaidana pertsonaien indarra izan da. Berez, istorioan zehar ez daude hainbeste pertsona. Hala ere, beraien pertsonalitatea oso markatuta dago. Gainera, idazleak hemen kontatu digunarekin baikoitzak dauka bere bizitzan leku berezi bat, baita bere oroitzapenetan ere"

"Liburua irakurrita pasarte bat etortzen zait burura: 'Egutegiari orriak jentzen joatea da bizitza'. Zahartzerakoan egunak pasa eta pasa joaten dira"

"Eulali gorra denez, Teresak eta Martiñak nola abisatzen zioten norbait kafetegian sartzen denean ukondo kolpe batekin, ezer ez galtzeko"

"Pozik eta alaitasun handiz bizitzeak, zahartzaroan bizi izango ditugun bizipenak zoriontsuago bizitzeak ahalegingo digu"

"Jendea hiltzen da, baina oroimenak airean geratzen dira"

"Garai batetik gauer egunera, zer nolako saltoa, nahiz eta egoera gehegi aldatu, beti izango da emakumeon aldarrikapena gogoz, goraipamen. Horrela jarrai dezagula beti,  emakumeak boterez"

"Adinekoen lotsagabekeria, beldurrak eta oroitzapenak elkar lotuta gozotegi batetan"

"Liburuan pasadizo bat izan daiteke, alde batetik, piska bat komikoa eta beste aldetik oso tristea"

"Batzuk Teresa gara eta beste batzuk Martiña. Dena dela, oxala Eulaliak hausnarketak ahoz gora esatea, horrela bizitzako aferei garrantzi gehiago jarriko genieke"






Iruzkinak