Pasai Antxoko Korrika Kulturala: Onintza Enbeitak 'Izurritea' liburua aurkeztuko du ostegunean

 

 Martxoaren 3an, osteguna, Onintza Enbeitak (Muxika, Bizkaia 1978) argitaratu berri duen liburua, Izurritea, Pasai Antxoko kultur etxean aurkeztuko du, 19:30ean.

Pandemiari aurre egiteko egindako kudeaketa. Hain zuzen ere, horri buruz hausnarrarazi nahi die Onintza Enbeitak irakurleei. 22. KORRIKAren atarian herrian egingo diren ekintzetako bat da honako hau. Sarrera librea da.

Hona hemen, Onintza Enbeitari BERRIA egunkarian duela gutxi egindako elkarrrizketatik ateratako aipu batzuk:

"Argi daukadana da duela hogei urte esan izan baligute etxean sartuko ginela gaitz batengatik edo horrelako egoera batengatik, ez genuela onartuko".

"Uste genuen baino askoz ere indibidualistagoak ginen. Garai batean, komunitateak eraikitzen zituen zubiak; orain, norberak bakarrik".

"Zaintza erdigunean jartzearena azken urteetako aldarrikapen interesgarrienetakoa da, feminismoak plazaratua. Pandemian argi bistaratu da elkar zaintzeko beharra, baina ez dezagun ahaztu eraiki dugun gizartea horren kontra doala".

"Adineko jendearekin egin duguna eta zahar etxeetan egin dena krimen bat da. Haiei galdetu gabe belaunaldi oso bat etxean eta zahar etxeetan sartu eta abandonatu ditugu, kalera ateratzeko aukerarik gabe, bisitak jasotzeko aukerarik gabe..."

"Muturrak zehaztu eta sendotu dira: dena ondo egin duten herritar eredugarrien eta dena izorratu duten herritar gaiztoen artean banatu da guztia".

Iruzkinak