Oreretako Xenpelar AEKideak badira Korrika laguntzaileak!

 

Korrika laguntzailea ez da soilik 12 euroren truke jasotako pina eta txartela. Hainbat dira laguntzaile izatearen abantailak. Gainera, aurten ostiralero zozketak egiten ditugu eta 300 sari baino gehiago banatzen ari gara. Jarraian, AEKren baitan laguntzaileek dituzten abantailak:

  • EUSKALTEGIETAN % 5eko beherapena 2022an egindako matrikuletan.
  • BARNETEGIETAKO aurrematrikuletan %25eko deskontua (kanpaina irauten duen bitartean otsailaren 7tik martxoaren 18ra).
  • AIZU! aldizkarian, 2022an egiten diren harpidetza berriek %30eko deskontua.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Baietz 11.000 Korrika laguntzailedun sare erraldoia osatu!!

Iruzkinak