Oreretako Xenpelar AEK-ko Monika Lopez, urtarrileko lehiaketaren irabazlea


 

Nork idatzi du 22. KORRIKAko kanta? Galdera hori egin genien gure ikasle guztiei joan den hilean. Erantzuna urtarrileko AIZU! aldizkarian topatu ahal zen... Bai, Sustrai Colina bertsolariak idatzi du  HitzEkin kantaren letra. Laster, lau haizetara entzungo dugu, ez izan dudarik... Erantzun zuzena bidali ziguten eskualdeko ikasleen artean zozketa egin genuen eta Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko  Monika Lopez izan genuen irabazle. Hortaz, berak etxeratu du AEKren Praktikatu zerbitzuaren saria. Gozatu, Monika, eta segi Oarsoaldeko AEK-ko lehiaketetan parte hartzen!!!

Iruzkinak