Oarsoaldeko AEKren Argazki-Lehiaketa: zer da zuretzat KORRIKA?

 

22. KORRIKA hurbiltzen ari den honetan, Oarsoaldeko AEKn, nola ez, motorrak berotzen gabiltza. Hemendik eta KORRIKA bukatu bitartean ekitaldi asko antolatuko ditugu Lezon, Oiartzunen, Oreretan eta Pasaian. Edo hori espero dugu, behintzat!

Gure ikasleak, nola ez, oso gogoan ditugu. B2, C1 eta C2 mailetako ikasleentzat, adibidez, II. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dugu. Eta beste mailetako ikasleentzat zer? Bada, argazki lehiaketa prestatu dugu A1, A2 eta B1 mailetan dabiltzan ikasleentzat. Burua lanean jarri, egin klik, eta argazki baten bidez esaguzue zer den zuentzat KORRIKA.

Iruzkinak