Korrika Kulturala Oarsoaldean: Ruper Ordorika kantaria, Lekuona Fabrikan martxoaren 27an


Inolako zalantzarik gabe, Korrika Kulturalaren zitarik garrantzitsuenetakoa izango da eskualdean. Ruper Ordorikak Lekuona Fabrikan joko du martxoaren 27an, igandean, 18:30ean Mugalaris taldearekin. Ikuskizunak Hautsi da anphora du izenburu. 

Kantari oƱatiarra lan eta lan dabil. Alde batetik, diskoa kaleratu berri du; eta, beste aldetik, Hautsi da anphora lehen diskoaren berrinterpretazioa egin du. Zehazki, 1980an plazaratu zuen Ordorikak aipatutako diskoa, Xoxoa-Elkar zigiluarekin, eta doinu horiek ekarriko ditu bueltan Oreretara martxoa bukaeran.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai; Korrika laguntzaileek 8 eurotan eskura ditzakete, Oreretako Xenpelar AEKn.

Ruper Ordorikari elkarrizketa egin diote 2022ko otsaileko AIZU! aldizkarian.

Entzun Hi hintzena kanta






Iruzkinak