Gure taldeei begiradatxoa: Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasleak

 

Haurtzaro ikastolako Lehen Hezkuntzako irakasleak, joan den asteko saioan


Azken bi ikasturteetan bezala, ikasturte honetan ere  Hizpro formakuntza saioak gidatzen ari da Oarsoaldeko AEK Oiartzungo Haurtzaro ikastolan. Oinarrizko idatziaren errepasoa eta ahoskera zaindua lantzen ari gara, besteak beste. Saiatzen gara irakasleok eguneroko komunikazioan eduki ditzaketen zalantzak argitzen. 

Urrian, Haur Hezkuntzako irakasleekin aritu ginen. Urtarrilean, Lehen Hezkuntzako irakasleen txanda izan da -argazkian-. Azkenik, martxoa bukaeran eta apirilean, Bigarren Hezkuntzakoekin jardungo gara.

Iruzkinak