Gure taldeei begiradatxoa: Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko A2 mailako goizeko taldea

 

Goiz eta arratsaldez ikasle mordoxka ari da euskara ikasten edo hobetzen Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian. Maila guzti-guztiak dituzte aukeran, A1etik hasi eta C2raino. Baita autoikaskuntza ere. Bada, argazkian duzue A2 mailako goizeko talde saiatua. Edurne Lizarazu irakaslearekin, eguraldia eta planak landu dituzte duela gutxi, eta 22. KORRIKArako motorrak berotu behar ditugunez, KORRIKAko jolasarekin ere aritu dira nor baino nor.

Iruzkinak