Eureka! Zientzia Museora bisita, martxoaren 5ean


 

Korrika Kulturala abiadura hartzen ari da. Gero eta azkarrago goaz, gero eta gutxiago falta delako 22.KORRIKArako. Ekintzak antolatzen ari gara han eta hemen. Martxoaren 5ean, larunbata, Lezoko Oroitzene AEK-k txangoa antolatu du Miramongo Eureka! Zientzia Museora eta eskualde osoko ikasleek parte har dezakete. Bisita gidatua egin ahal izango da museoan eta planetarioan. Hitzordua 10:00etan izango da eta sarreraren prezioa zortzi euro eta erdi da.

Iruzkinak