Eskualdeko KORRIKA denda ibiltaria, Lezon otsailaren 11ra arte


 

Gabonen aurretik bezala, 22. KORRIKAko arropa salgai izango dugu hilabeteotan eskualdean. Hilaren 11ra arte -datorren ostiralera arte- Lezoko Oroitzene AEKn izango dugu eskualdeko denda ibiltaria.

Bestalde, otsaila osoan zehar ariko gara Oarsoaldeko AEK-ko kideak Donostiako dendan, Parte Zaharreko Esterlines kalean. Hauxe izango da ordutegia: ostegun eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara,  eta larunbatean 10:30etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Iruzkinak