Aste honetako kultur agenda: 'Porrotx eta Marimotots', ostiralean Donibanen

 


Porrotx eta Marimotots Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditoriumean izango dira ostiralean, hilak 18, 17:30ean eta 19:00etan. Zorionak Marimotots! ikusizuna eskainiko dute. Oraindik sarrera batzuk gelditzen dira salgai, eta ikuskizunean keinu egingo diote 22. KORRIKAri.

Hona hemen, asteburuari begira, euskarazko beste hitzorduak:

 

Ostegunean, hilak 17 

Dokumentala: Iker. Mendia. Etxea  dokumentala proiektatuko dute eta ondoren, Bidea Ipar liburua aurkeztuko dute. Gezala auditoriumean, 19:00etan.

 

Ostiralean, hilak 18

Haur antzerkia: Aioko, Lezoko Gezala auditoriumean, 17:15ean. Sarrerak hiru euro balio du.


Larunbatean, hilak 19

Bertsolaritza: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Jone Uria eta Onintza Enbeita, Lezoko Gezala Auditoriumean, 20:00etan. Sarrerak zortzi euro balio du.

Iruzkinak