Amets Arzallusek sinatutako petoa jasoko du Oarsoaldeko AEK-ko mikroipuin-lehiaketaren irabazleak!!

 

 


Gogoratu egunotan -hilaren 15era arte- bi lehiaketa ditugula martxan Oarsoaldeko AEKn. Alde batetik, A1, A2 eta B1 mailetako ikasleek argazki-lehiaketan parte har dezakete. Bestetik, B2, C1 eta C2 mailetakoek mikroipuin-lehiaketara aurkeztu ahal dituzte beren idatziak. Bi lehiaketon gaia, nola ez, KORRIKA da. Bada,  Amets Arzallus bertsolariak sinatutako 22.KORRIKAko petoa jasoko du mikroipuin-lehiaketako irabazleak, apirilaren 10ean, KORRIKA eskualdetik pasatuko den egunean, janzteko eta, ondoren, ondo-ondo gordetzeko etxean. Hori da hori saria!!!

Iruzkinak