22. KORRIKAko arropa, Oiartzungo Intxixu AEKn

 

Oiartzungo Intxixu AEK-ko kideak

Datorren astean, otsailaren 14ik 18ra, Oiartzungo Intxixu AEKn erosi ahal izango dira 22. KORRIKAko izerditakoak, elastikoak, buffak eta abar. Hainbat neurri eta kolore izango dituzu aukeran eta, ohi bezala, helduentzako zein haurrentzako arropa eros dezakezu.Astelehenetik ostegunera euskaltegitik pasa zaitezke gustuko jantziak erostera.  Ostiral arratsaldean, berriz, (otsailak 18), Oiartzunen Ihoteak ospatuko ditugula aprobetxatuta, euskaltegiaren beheko solairuan jarriko dugu saltokia.

Iruzkinak