Oarsoaldeko AEK-ko gaizki-ulertu lehiaketa: Bizkotxoa oso aberatsa zegoen...

Inma Gamazo Oiartzungo Intxuxo AEK-ko ikaslea, etxeratutako zorroarekin


 
Jone Aristi Txirrita AEK-ko ikaslea, lortutako kaieratxoarekin

Eduardo Alicante Txirrita AEK-ko ikaslea, bere saritxoa eskuetan duela

Oiartzungo Intxixu AEK-ko Inma Gamazo izan da Oarsoaldeko AEK-ko izan da Gaizki-Ulertu lehiaketaren irabazlea. Inmarena bakarrik ez. Beste bi ikasleren gaizki-ulertuak saritu ditugu: Pasaiako Txirrita AEK-ko Jone Aristi eta Eduardo Alicanterenak, hain zuzen ere. Hementxe dituzue hirurak, hurrenez hurren:

  • Euskara klasean ikaskide batek bizkotxo bat egin zuen bere urtebetetzeagatik. Argazkiak partekatu zituen whatsapp taldean eta nik idatzi nuen: Bizkotxoa oso aberatsa zegoen. Hurrengo egunean, txantxa asko egin zizkidaten. Horregatik, inoiz ez dut ahaztuko pastel bat ona dagoenean, goxua esaten dela eta ez aberatsa”. 
  •  “Garai bateko laneko nagusiak ez zekien euskaraz. Egun batean ez dakit zertarako gonbidapen batzuk prestatzen ari ziren eta idazkariari esan zion Milari deitzeko. Idazkariak galdetu zion ea zein Milari deitu behar zion eta nagusiak hauxe erantzun zion: 'Mila Ezkerrari'.
  • Kirol karteldegia ikusi nuen halako batean:
        Turing KE -Astigarragako Mundarro
        Trintxerpe KE -Beti Ona CD
        Pasaia KE- Atsedena
        Hurrengo partida Atsedena taldearen kontra jokatuko genuela pentsatu nuen...

AEKren Praktikatuz atalaren opariak etxeratu ditu hirukoteak. Zorionak!

 

Jarraian, beste zenbait ikaslek kontatu dizkiguten gaizki-ulertuak:

Nire semearekin eztabaidatzen ari nintzen. Ez naiz ondo gogoratzen, zergatik, baina uste dut zerbait lurrera bota zuela... Esan nion lurrera botatakoa jasotzeko: “Egin kasu amari!”, eta berak aldatu zuen aurpegia eta pozik niri begiratu eta ‘Kaixo’ esan zidan, askotan gainera... Hau da, ‘kasu ‘eta ‘kaixo’ nahastu zituen gizajoak. Azkenean, barrez, bion artean jaso genuen jaso beharrekoa”.

---

Topoan nengoen, lanera joateko. Ez nekien non geratu behar nintzen, eta horregatik, geltokiak zenbatu nituen. Entzun nuen hurrengo geltokia eta urduri jarri nintzen uste nuelako hori zela geltokiaren izena. Hurrengo hitza ezagutzen nuen, baina geltoki hitza ez nuen ulertzen...”.

---

Supermerkatuan ikusi nuen kartel bat Euskal Herrira iritsi nintzenean eta jartzen zuen begetala, Kartelak atentzioa eman zidan, uste nuelako ortografia akatsa zela...”.

---

Mutil lagunari gertatu zitzaion. Sanferminetara joan zen Iruñera lagun batekin. Iruñean auto asko zeuden, eta azkenean leku bat aurkitu zuen aparkatzeko. Batak besteari esan zion gogoratu behar zirela Calle-kalean utzi behar zutela kotxea. Noski, parranda egin eta gero, bueltaka ibili ziren denbora luzez autoa aurkitu arte...”.

---

"Nire amona Galiziatik etorri zen bere familia guztiarekin lan egiteko eta beraiekin bizitza hobetzeko. Normalean, bere etxean galegoz hitz egiten zuten. Bai berak, bai familiakoek. Baina azokara alaba batekin joaten bazen, erosketa egin eta gero esaten zion alabari: 'Caralla, fallan como os cans' (Arraioa, txakurrek bezala hitz egiten dute!) Nolako pentsamoldea lehengo hura! Garai hartan bakarrik ulertzen da halakorik, noski!"

---

"Nire  Osakidetzako lehen oposizioa anabasa izan zen euskaraz ez ulertzeagatik. Barakaldoko BECera iritsi nintzenean, nire lekuan eseri nintzen eta gizon batek megafoniaz errepikatzen zuen, etengabe, errepikatzen zuen nik ulertzen ez nuen zerbait: 'Mesedez, eseri zuen lekuan eta isiltasuna gorde'. Une honetan, mesedez hitza, besterik gabe, ulertu nuen. Beraz, asko haserretu nintzen: zergatik ezin genuen hasi Mercedes iritsi arte? Ariketa bukatutakoan, lankideekin pote batzuk hartzera joan nintzen eta Mercedes nor zen galdetu nien, berarekin oso suminduta nengoen-eta.  Haien erantzuna oso argia izan zen: 'Mesedez ez da emakume izena; euskaraz esan nahi du por favor'..."

---

Hau kontatu zidan nire amak. Gerra Zibilaren ondoren gertatu zen: "Anastasio Aiako idazkaria zen. Postu hori lortu zuen probarik egin gabe. Berak ez zekien irakurtzen; ez ondo ez gaizki, ez zekien irakurtzen, baina itxura egiten zuen eta egunero erosten zuen egunkaria, gaztelaniaz noski... Estropadak jokatu ziren igande batean, Anastasio Kontxako pasealekuan zegoen bere egunkariarekin egunero bezala. Herriko bi xelebrerekin topatu zen eta haiek konturatu ziren egunkaria aldrebes zeukala. Hori ikusita, galdera egin zioten Anastasiori: 'Anastasio, zer jartzen du egunkarian?' eta Anastasiok hatza ipini zuen irudiaren gainean eta harro-harro esan zuen: 'Hau desgrazia handia da, el barko irauliendo dagoela!'"


Iruzkinak