KORRIKA da Oarsoaldeko AEKren 2. Mikroipuin-Lehiaketaren gaia

 

Oarsoaldeko AEK-k 2. Mikroipuin Lehiaketa antolatu du. Joan den urtean bezala, B2, C1 eta C2ko ikasleei zuzenduta dago lehiaketa, eta aurtengo gaia, nola ez, KORRIKA da. Otsailaren 15era arteko epea duzu KORRIKAri buruzko pasadizoa, oroitzapena edota sentipena 150 hitzetan -gehienez- laburtzeko eta zure irakasleari bidaltzeko.

Aurreko urtean bezala, Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok epaimahaikide lana egingo dugu eta hil bukaeran jakinaraziko dugu irabazlea nor den. Saria ez da makala:  22. KORRIKAko petoa, KORRIKAko arropa eta katilua. Animatu eta parte hartu!

2021ean, Pasaiako Txirrita AEKn ari den Miren Sukiak irabazi zuen I.Mikroipuin Lehiaketa.

Iruzkinak