KORRIKA batzordeak, datorren astetik aurrera


 

22. KORRIKA Amurriotik aterako da martxoaren 31n. Badirudi data urrun dagoela, baina kontu askori forma eman behar diegu hilabeteotan: Kilometro salmenta, KORRIKA Txikia, KORRIKA Kulturala, KORRIKA Lagun... Horiei guztiei -eta beste batzuei, ez izan dudarik!- heltzen hasteko batzordeak egingo ditugu herriz herri datozen asteetan. Bilerok irekiak dira, edozein herritarrek parte har dezake, eta esan gabe doa Oarsoaldeko AEKn asko eskertuko dugula laguntza. Animatu eta parte hartu KORRIKA batzordeetan. Zure ekarpena oso garrantzitsua izango da guretzat!!!

Iruzkinak