Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko goizeko C1 mailako taldea

 

Poliki-poliki ikasturte erdira hurbiltzen ari gara eta zakua bete eduki dituzte dagoeneko gure ikasleek -edo hala uste dugu irakasleok...-. Argazkian, Pasaiako Txirrita AEK-ko C1 mailako goizeko taldea, Xabier Alegria gidari. Ikasle batzuek HABEren maiatzeko azterketa dute helburu, eta gainerakoek orain arte ikasitakoa sendotu nahi dute. Denok baitute tokia Oarsoaldeko AEKn. 

Aste gutxi barru, B2ko ikaskideekin batera, ikasleok Amets Arzallusi harrera egingo diote, Miñan liburuaz hitz egitera etorriko baita Txirrita AEKra Arzallus.


Iruzkinak