Espaziora bidaia egin dute Oarsoaldeko AEK-ko ikasleek, euskaltegitik mugitu gabe

Ikasle asko elkartu dira Pasaiako Txirrita AEK-ko gela nagusian

 
Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasle mordoak ere parte hartu du Mintzagun tailerrean

Joan den ikasturtean pandemiak Mintzagun tailerrik gabe utzi gintuen, baina ikasturte honetan, zorionez, berreskuratu ditugu: izarrak, konstelazioak, planetak, zulo beltzak... Horiek guztiak izan ditu ahotan Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak eta liluratu gaitu. Azken egunotan bisitatu ditu Garciak eskualdeko euskaltegiak eta ikasleek eta irakasleok,  euskal planisferioa eskuetan, gustura entzun ditugu azalpen guztiak.

Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleak Xenpelar kultur aretoan elkartu dira

 

Mintzagun ekimenak gai berritzaileak eta gaurkotasunekoak ekartzen dizkigu geletara. Egun gutxi barru, Pasaiako Ikuska Film Labur erakustaldiko Mintzagun saria irabazi zuen Ospel filmeko taldekide bat etorriko zaigu.


 



Iruzkinak