Azken egunean zeharkatuko du 22.KORRIKAk Oarsoaldea, Oiartzunetik sartuta

Oarsoaldeko AEK-ko zenbait kide, Gurutzen. Hain zuzen ere, bertatik sartuko da 22. KORRIKA eskualdean
 

22. KORRIKAko behin-betiko ibilbidea aurkeztu du AEK-k gaur goizean. Euskararen aldeko lasterketa Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta Donostian izango du helmuga apirilaren 10ean. Hain zuzen ere, Donostiara iritsi baino ordu batzuk lehenago pasatuko da eskualdetik. Hona hemen, gutxi gorabeherako ordutegiak, herriz herri:

22. KORRIKA Oarsoaldean.

NOIZ: Apirilaren 10ean, igandea

  • Oiartzun (Gurutze): 03:09
  • Orereta  03:44 (Aldiko biribilgunea)
  • Lezo: 04:03
  • Pasai Donibane: 04:32
  • Pasai San Pedro: 05:01
  • Trintxerpe: 05:10
  • Pasai Antxo: 05:24
  • Orereta (Kaputxinoetako biribilgunea): 05:35

KORRIKAk Perurenan hartuko du Astigarrarako bidea 06:19an

Iruzkinak