22. KORRIKAko petoak, Oarsoaldeko AEKko lau euskaltegietan salgai

 

Iritsi da! Eskualdeko lau euskaltegietan dugu 22. KORRIKAko jantzirik preziatuena. Herritar guztiok pasa zaitezkete Lezoko Oroitzene AEKtik, Oiartzungo Intxixu AEKtik, Oreretako Xenpelar AEKtik eta Pasaiako Txirrita AEKtik petook erostera bost eurotan. Lehenago bukatzen ez badira, eskualdean antolatuko ditugun kale-ekintzetan ere jarriko ditugu salgai. KORRIKA garaian oso estimatuak diren txapak ere eros daitezke euro batean.

Gogoan izan 22.KORRIKA martxoaren 31n abiatuko dela Amurriotik eta Donostian bukatuko dela apirilaren 10ean. Hain zuzen, azken egunean, goizaldean, zeharkatuko du Oarsoaldea.

Iruzkinak