Oarsoaldeko AEK-ko zenbait ikasle, poz-pozik Errigorako produktu-sortarekin

 

Pasaiako Txirrita AEK-ko Ainara Rubert, saskiarekin

Urteroko ohiturari jarraiki, Errigorako zenbait saski zozkatzen ari gara  Oarsoaldeko AEKn. Pasaiako Txirrita AEK-ko Ainara Rubert eta Jesus Mutilva ikasleei saski bana tokatu zaie. Pozarren hartu dute biek albistea aste honetan. Lezoko Oroitzene AEKn ere zozketa egin zuten duela egun gutxi eta Jennyk eraman du saria. Azkenik, abenduaren 20an jakingo dugu Oiartzungo Intxixu AEK-ko zein ikaslek etxeratuko duen saskia.



Iruzkinak