Oarsoaldeko AEK-ko ikasle hasiberriak, hitz eta pitz
Ikasleen eta irakasleen talde-argazkia, Reina aretoan
Euskara praktikoa. Hori da AEK-ko leloetako bat, eta hasiera-hasieratik gainera. Hori erakusteko, Oreretako Xenpelar AEK, Lezoko Oroitzene AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako goizeko A1 mailako taldeetako ikasle batzuek topaketa egin zuten ostegunean, jolasak eta dinamika atseginak lagun, Euskaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Oreretako Reina aretoan, Oreretan. Amaia Arruti, Udane Migeltorena eta Borja Arbelaitz irakasleak aritu ziren patroi. Azken topaketa ez da izango, ziur!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina