Lezoko Oroitzene AEK-ko 30. urteurrenaz, Oarso Bidasoko Hitzan



Joan den astean, Euskararen Egunaren harira, Oarso Bidasoko Hitza astekariak gehigarri berezia kaleratu zuen, eta Lezoko Oroitzene AEKri tarte berezia eskaini zion. Ez da gutxiagorako, izan ere, Lezoko euskaltegiak 30 urte bete ditu aurten. Edurne Lizarazu Oroitzene AEK-ko zuzendariak nabarmendu du euskaltegia sasoi onean iritsi dela urtemugara, eta horren adibide dela hasiera mailako bi talde osatu izana 2021-2022 ikasturtean. Ikasleok bide luzea egin dezakete euskaltegian. Euskara irakastea da, jakina, euskaltegiaren misioa, baina ahaztu gabe herriko motore ere badela: mintzodromoa, Errigorako zozketak, Gabonetako Liburu eta Disko Azoka, txangoak... Ekimen horietan guztietan parte hartzen du Oroitzene AEK-k, irakasle talde kementsuari esker. Are gehiago,  Lezora iritsi eta izena ematen dutenentzat euskaltegia topagunea dela goraipatu du Edurne Lizarazuk.

Garai bateko AEK Egun mitikoa ere gogoan du euskaltegiko zuzendariak: "Herriko taberna baten jabeak esan zigun ea zergatik ez genituen urtean bizpahiru AEK Egun egiten Lezon, horrela jubilatuko zela. Pentsa ze giro ekarri genuen egun hartan herrira!"



Iruzkinak