Hamaika hitz, istorio eta irudi Lezoko Liburu Azokan


 

Urteroko hitzorduak ez du hutsik egin 2021eko hondarrean ere. Lezoko Liburu Azokan euskarazko liburu mordoxka daude salgai, haur, gazte eta helduentzat. Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak, jai batzordeak eta Udalak antolatzen dute azoka. Gaur, ostirala, 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik. Bihar, larunbata, berriz, 11:00etatik 13:00etara.

Datorren astean, berriz, astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara zabalduko dute eta ostiralean, abenduak 24, goizez bakarrik.

Aukera paregabea da Lezoko Liburu Azokan gustuko liburuak erostea. Izan ere, 20 euro gastatzen dituenak sei euroko bonoa jasoko du.

Azkenik, astelehenetik aurrera KORRIKA-ko arropa ere erosi ahal izango da Liburu Azokan. 





Iruzkinak