Gure taldeei begiradatxoa: Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko B2 mailako goizeko taldea

 


Oiartzungo Intxixu AEKn ikasle ugarik eman dute izena aurten B2 mailan. Argazkikook goizeko taldea osatzen duten kide dira. Hiruhileko honetan, Itsaso Uitzi irakaslearekin, lanari gogor ekin dioten arren, elkar ezagutu eta hainbat dinamika egiteko aukera eduki dute. Ostegunero, adibidez, taldekide batek euskarazko kanta bat aurkezten du; letra denon artean aurkezten dute eta ondoren entzuten dute. Horrela, euskara ikasteaz gain, euskal musika eta taldeak ezagutzen ari dira; hala nola, Zea Mays, Skakeitan, Fermin Muguruza, Huntza, Sorotan Bele...

Iruzkinak