Euskaraz irakurtzeko grina pizten ari dira aurten ere Pasaiako Txirrita AEKn


Ikasturte honetan ere irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena abian jarri dute Pasaian Udalak eta bi euskaltegiek. Horrela, Eider Perezek dinamizatutako saioetan, goiz eta arratsaldeko goi mailetako ikasleek liburu bana aukeratu dute aste honetan. Goizeko ikasleek Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen MiƱan  irakurriko dute eta arratsaldekoek, berriz, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa. Behin liburuok irakurrita, aste batzuk barru, idazleak ikasleekin solastuko dira euskaltegian.



Iruzkinak