Agur, 2021. urteari

 

Urtea amaituko da egun gutxi barru, eta Gabonetako oporrak iritsi dira ikasle eta irakasleontzat. Hiru aste barru, urtarrilaren 10ean, astelehenarekin, ikusiko dugu elkar berriz ere Oarsoaldeko AEK-ko ikasle eta irakasleok. Euskaltegiak txukun-txukun izango ditugu ordurako. Umore onez bukatzeko, Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasle eta irakasleek txistorra dastatu ahal izan dute, goxo-goxo eguzkipean, eta eskualdeko beste euskaltegietan taloak egiteko tailerrik ez da falta izan. Oiartzungo Intxixu AEK-koek zozkatutako Errigorako saskiak emateko aprobetxatu dute.


2022an, nork bere erronkak eta helburuak izango ditu, jakina, eta Oarsoaldeko AEKn argi dugu gurea. Ahal dugun guztia egingo dugu, 22. KORRIKA arrakastatsua izan dadin. Ikasle eta herritar guztien laguntzarekin, baietz lortu!


Iruzkinak