Ospel film laburrak irabazi du Ikuska lehiaketaren Mintzagun saria

 

Argazkia: oarsoarrak.eus

Larunbatean, Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakusketaren sari banaketa egin zuten Trintxerpen, eta Ospel izan zen Mintzagun sailaren irabazlea. Sail horretan, euskarazko bost film labur lehiatu dira, eta urtero bezala, euskaltegietako ikasleek, lanak ikusi eta gero, bozkatu dute. Ondorioz, haiek erabaki dute azken emaitza. Yara Gonzalez produkzio-arduradunak jaso zuen saria, eta 2022ko hasieran lan taldeko kideren batek eskualdeko euskaltegietako ikasleei egingo die bisita, eta Ospel-i buruzko hamaika kontu interesgarri kontatuko dizkie. 

Mintzagun sariaren helburua da euskarazko lanek ahalik eta bide luzeena egitea eta ahalik eta ikusle gehien izatea. 

Iruzkinak