Pasa den ostiralean, Oiartzungo Intxixu euskaltegiak pintxo lehiaketa
antolatu zuen urtero legez Girizia elkartean. 26 ikasle bertaratu ziren 7
taldetan banatuta; horietako bakoitzari pintxo mota bat egitea egokitu
zitzaion. 5 irakasleok, aldiz, postreaz arduratu ginen.
Sekulako maila egon da aurtengoan, eta ez zen batere erraza izan
irabazlea aukeratzea. Pintxo guztiak dastatu ondoren, Sylvia Castro,
Susana Jorge, Miren Rivera eta Eliseo Urdanpilleta B2ko ikasleek
osatutako taldea izan zen garailea.
Bejondeiela irabazleei eta mila esker parte-hartzaile guztiei!
|
Sylvia, Susana, Miren eta Eliseo pozaren pozez, lehiaketa irabazi berritan.
|
|
Urtero bezala, irudimena barra-barra erakutsi zuten ikasleek
|
|
26 ikaslek parte hartu zuten ekimenean.
|
|
Itsaso Uitzi, Jon Diaz de Mendibil, Maitane Linazasoro, Saioa Ballesteros eta Mattin Kazabon Intxixu AEK-ko irakasleek postrearen ardura hartu zuten.
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina