Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak ikasturte hasierako afaria egin du

 



Koadrilla ederra batu zen pasa den asteburuan Lezoko Tiñelu elkartean. Oroitzene AEK euskaltegiko 22 ikasle eta irakasle elkartu ziren mahaiaren bueltan, bapo afaltzeko, eta giro ederra sortu zen goi mailakoen eta hasi berrien artean. Honako hau izan zen menua: kitxea, entsalada berezia, saiheskia labean piper gorri eta patatekin eta ijitu-besoa. Gorabeheren bat edo beste izan zuten sukaldari prestuek haragiarekin, baina gustura etxeratu ziren guztiak, hurrengo afaria noiz egingo zain!

Iruzkinak