Ikuska lehiaketako euskarazko film laburrak ikusten ari dira Oarsoaldeko AEK-ko ikasleak

 

Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko ikasle batzuk eta irakasleak, proiekzioaren aurretik

Ikuska Film Labur Lehiaketaren Mintzagun saileko euskarazko lanak ikusten ari gara egunotan eskualdeko ikasle eta irakasleok. Atzo, asteazkenean, adibidez, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegikoek film laburrak ikusi zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Eta ikusi eta gero, jakina, bozkatu zuten. Larunbatean jakinaraziko du epaimahaiak zein den aurtengo irabazlea, eta, ohi bezala, film-labur sarituaren lan taldearen bisita jasoko dugu euskaltegietan hilabete batzuk barru.

Hementxe dituzue lehiatu diren bost film laburren xehetasunak:

Iruzkinak