Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK-ko A1 mailako goizeko taldea

 



Lehen egunetako urduritasuna gainditu dute Pasaiako Txirrita AEK-ko A1 mailako ikasleek. Eroso daude orain, eta hori egunean egunekoan nabaritzen da. Urritik hona beren burua aurkezten ikasi dute ikasleok, eta aste honetan pertsonaia ezagunei buruz hitz egiten ari dira. Beheko argazkian, adibidez, Tatiana ikaslea ageri da Dani Rovira aktorea aurkezten.

Segi gogotsu euskara ikasten! Ederki ari zarete!

Iruzkinak