Gure taldeei begiradatxoa: Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko A1 mailako goizeko taldea

 






Gure lankide Amaia Arruti ari da gidatzen Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko A1 mailako goizeko taldea. Madrilgo hiru ikasle, Euskal Herriko eta Andaluziako bina, Belgikako eta Kolonbiako ikasle bana... Horiek guztiak ari dira gogotsu euskara ikasten, lehen pausoak ematen. Hori da hori talde anitza eta aberatsa! Ziur elkarrengandik pila bat ikasiko dutela denek!

Ikasleok azken egunotan familia-zuhaitza aurkeztu dute. Beheko argazkian Maite ageri zaigu; Cuenca eta Toledoko sustraiak azaldu dizkigu Maitek. Hori da, bada, euskara praktikoa!

Iruzkinak