Euskarari bultzada emateko prest da aurten ere Errigora



Errigoraren udazkeneko kanpaina bete-betean da, Herriak egiten du herria lelopean. Iaz bezala, Nafarroako hegoaldeko produktu bikainez betetako hiru saski jarri dituzte aukeran, eta saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzarako izango da. Saskiak eskatzeko epea azaroaren 11ra arte egongo da zabalik. Hona hemen hiru saskiak, xehe-xehe. Egin eskaera errigora.eus webgunean!

  • Saski beltza (55 euro eta 2022ko egutegia)

orburuak/zainzuri zuriak/pikillo piperrak/oliba-olio birjina estra/botila ardoa/ melokotoia almibarrean/melokotoi marmelada/ tomate frijitua/ potxak/teilak/kardua/mahats zukua/piper-mamia


  • Saski berdea (65 euro eta 2022ko egutegia)

Orburuak/zainzuri zuriak/pikillo piperrak/oliba-olio birjina estra/botila ardoa/ardo-ozpina/dilista lehorrak/barazki-menestra/arroza/pasta/sargar-zukua/teilak


  • Saski zuria (75 euro eta 2022ko egutegia)

Orburuak/zainzuri zuriak/pikillo piperrak/oliba-olio birjina estra/ Botila kriantza/ Ardo zuri apartsua/ Patxarana/Pikillo marmelada/Txokolatezko zigarretak/patxaran-pastak/polboroiak

Iruzkinak