Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia: 2021-2022 ikasturteko eskaintza
DIRU-LAGUNTZAK LORTZEKO BALDINTZAK
- 16 urtetik gora izatea, matrikula egiten den datarako.
- Foru Ogasun, Gizarte Segurantza eta Pasaiako Udalaren zergak eta ordainkizunak egunean izatea.
- Merkatari eta enpresetako langileen kasuan, Pasaiako merkataritza establezimendu edo enpresa batean lanean egotea ikastaroa hasten den datarako.
- Hezitzaile eta entrenatzaileen kasuan, Pasaiako elkarteren batean hezitzaile edota entrenatzaile lanetan ibiltzea ikastaroa hasten den datarako.
- Gurasoen kasuan, 0-12 urte bitarteko haurrak Pasaiako ikastetxeren batean matrikulatuta izatea ikastaroa hasten den datarako.
- Gainerako herritarren kasuan, Pasaian erroldatua egotea ikastaroa hasten den datarako.
- Euskarazko ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia izatea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina