Kanpo ekintzak berreskuratu ditugu!!


 

Ikasturtea hasi berri da, eta zorionekoak gu! Pandemia garaian alde batera utzitako kanpo ekintzak berreskuratu ditugu. Urriaren 12an, ohi bezala, lan egin dugu eta eskualdeko lau euskaltegietan izan dugu euskara gelatik kanpora ateratzeko aukera. Hau hasi besterik ez da egin. Ikasturtean zehar halako asko egin ahal izatea espero dugu. Lagunarteko giroan ederki pasatzeaz gain, euskararen erabilerarako funtsezkoak dira horrelako irteerak.


 

Jaizkibelgo Olatzar-Lorbide mendi buelta ez ezik, mintzodromoa ere egin dute Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasle eta irakasleek herriko plazan.      







               
                

Donibaneko txokorik politenak bisitatu dituzte Oreretako Xenpelar AEK-koek eta herriko historian eta pasadizoetan murgildu dira.


Arditurrin barrena izan ditugu Oiartzungo Intxixu AEK-koak, kasko eta guzti!


Txoritokietako trikuharriak bisitatzera joan dira Pasaiako Txirrita AEK-koak ttipi-ttapa.



Iruzkinak