Xabier Adurizen begiak, fin-fin


Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian ere, Txikitako Argazki Lehiaketa antolatu dute aurtengo ikasturtean eta 34 ikasleren eta lau irakasleren oraingo eta txikitako argazkiak lotu behar izan dituzte. Lan zaila, benetan, eta guztien artean trebeena B2 mailako taldeko Xabier Aduriz izan da. Guztira, 18 lagunen oraingo eta aspaldiko argazkiak lotu ditu zuzen, eta ondorioz, sari ederra eraman du: Albistur jatetxean bi lagunentzako eguneko menua. On dagizula!

Iruzkinak