Oarsoaldeko AEKren udako ikastaroak: C1 maila prestatzeko ikastaro trinkoa astelehenean hasiko da

 

Hastear dugu uztaileko ikastaro trinkoa. C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa izango da eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian izango dira eskolak, uztailaren 5ean, astelehenarekin, hasita, goizez.

Bestalde, irailean C1 maila prestatzeko bi ikastaro izango dira (bat goizez eta bestea arratsaldez), eta  B2 mailetako azterketak prestatzeko ikastaroa ere eskainiko dugu, goizez.

Informazio gehiago eskuratzeko, hurbildu eskualdeko edozein euskaltegitara.

Iruzkinak