Ikasturte bukaerako batzarra egin dugu Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok



Ikasturte bukaerako bilera egin dugu Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok Oreretako Gaztañoko auzo elkartearen egoitzan. 2020-2021 ikasturtean egindakoak zerrendatu eta baloratu, eta datorren ikasturterako lan-ildoak adostu ditugu. Nola ez, bereziki ikasturte nahasi honetan, ikasle guztien ahalegina eta gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dugu. Irailaren 1ean izango dituzue eskualdeko lau euskaltegiak irekita 2021-2022 ikasturteari begira. 

Dena dela, ez ahaztu udako ikastaroak ere baditugula. Hala, C1 mailako azterketa prestatzeko uztaileko ikastaroa abian da Lezoko Oroitzene AEKn, goizez, eta irailean B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditugu. Autoikaskuntza bidez ere zenbait ikasle ari dira udara honetan euskara ikasten edo hobetzen Oarsoaldeko AEKn.



Iruzkinak