Goiatz Labandibar idazlearen bisitarekin agurtu dute ikasturtea Oiartzungo Intxixu AEK-ko B2 mailako ikasleek


Negu partean, bi idazleren bisita izan genuen eskualdean. Amets Arzallusek eta Uxue Alberdik Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia bisitatu zuten, MiƱan eta Dendaostekoak liburuei buruz hitz egiteko, hurrenez hurren. Bada, Oiartzungo Intxixu AEKn beste idazle baten bisita jaso dute, Goiatz Labandibarrena, zehazki. B2 mailako ikasleek maiatzean eta ekainean idazle oiartzuarraren Hori zen dena liburua irakurri zuten eta lan hori izan zuten hizpide ikasturte amaieran. Liburuaz eta idazle izateaz hitz egin zien Goiatz Labandibarrek Intxixu AEK-ko ikasleei. Bai atsegina ikasturte bukaera!!!

Iruzkinak