Edurne Lizarazu Lezoko Oroitzene AEK-ko arduraduna elkarrizketatu du Oarso Bidasoko Hitzak

 


2020-2021 ikasturtearen balantzea egin du Edurne Lizarazuk, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko arduradunak, Oarso Bidasoko Hitzan. Zailtasunak zailtasun ikasturtea aurrera atera izana goraipatu du Edurne Lizarazuk. Horrekin batera, Oroitzene AEKn hasiera mailako bi talde eduki dituztela nabarmendu du, eta datorren ikasturteari begira, dagoeneko, 30 ikasle baino gehiagok aurrematrikula egin dutela.

Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian, eskualdeko beste euskaltegietan bezala, urrian hasiko da ikasturte berria, baina udan zehar bizitasunik ez da falta. Izan ere, uztailean C1 mailako azterketa prestatzeko eskolak ematen ari dira, eta irailean, berriz, B2 eta C1 mailetako talde trinkoak osatu dira.

Irakurri elkarrizketa osoa

Iruzkinak