Denbora makinan sartu eta Erromatar garaira bidaia egin du Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak

 


Kanpo ekintza sorta polita osatu dugu eskualdean ikasturte bukaeran. Adibidez, Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleek Irungo Oiasso museoa bisitatu zuten duela aste batzuk. Bisita gidatua egin zuten, eta Erromatar garaian eskualdeak zuen itxuraz jabetu ziren. Aztarna arkeologikoak ere erakutsi zizkieten museoko gidek eta azken hamarkadetan egin diren ikerketen berri eman zieten.

Iruzkinak