'Berriro itzuliko balitz' liburuari buruzko iritziak, Oiartzungo Intxixu AEKren eskutik



Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko autoikaskuntzako ikasleek Xabier Etxeberriaren Berriro itzuliko balitz liburua irakurri dute ikasturtean zehar. Ez hori bakarrik; nork bere iruzkina egin du liburuari buruz. Hona hemen, Intxixu AEK-ko ikasleek liburuari buruz zer dioten. Badakizu: zenbat buru hainbat aburu... Liburu bila bazabiltza udarako, agian hauxe aukera dezakezu. Eskerrik asko ikasle oiartzuarrei beren iritzia partekatzeagatik!



Ramon

Berriro itzuliko balitz, liburu honen izenburua, gakoa da autoreak kontatzen duen historia ulertzeko. Protagonistak, Karlos Jaso iruindarra, galdetzen dio bere buruari sarritan zer gertatuko litzatekeen berriro itzuliko balitz bere emaztea, baina hori ezinezkoa da, dagoeneko Edja ez dago berarekin hil baitzen. Eta egoera honengatik, Edja gabe bizitzea, Karlosen etorkizuna beltza da, eta ahal den heinean bizirauten du. Hain zuzen ere, hau da gehien gustatu zaidana; nola ateratzen den Karlosek topatzen dituen arazoetatik, batez ere , bere alabaren ongizateagatik borrokatzen duenean. Asko gustatu zait ere idazleak nola mantentzen duen tentsioa, batik bat liburuaren bigarren zatian. Une horretan ez duzu irakurtzeari utzi nahi eta, bat-batean, azken lerrora iristen zara. Horregatik, thriller moduan, bikaina da liburua, nire ustez. Ordea, amaiera ez zait iruditzen hain ona; galderak erantzunik gabe uzten ditu autoreak, seguraski irakurle bakoitzak pentsa edo burutu dezan bere bukaera ideala. Azken finean, nire aburuz, egileak hau egiten du norberak bukatu dezan historia nahi duen bezala. Hori dela eta, irakurleak rol nagusi bat edukitzen du liburu honetan, baina zer gertatuko litzateke berriro itzuliko balitz?


Lurdes

Xabier Etxeberriaren eleberrian Berriro itzuliko balitz bi istorio eta bi pertsona beraien artean zerikusirik ez dutenak gurutzatzen dira.

Alde batetik , Karlos iruindar bat, jazz musikaria eta Danimarkan uharte txiki batean bizi da bere alabatxo Maddi jaioberriarekin. Bere emaztea Ejda bertakoa zen, baina zoritxarrez Ejda istripu baten ondorioz hil zen, eta Karlosek bere emaztearen jaioterrian geratzea erabaki zuen, eta ahal zuena egitea bizitza aurrera ateratzeko.

Bestetik , Ebbe emakume dibortziatua bere alabarekin arazoak dituena, eta aspaldian haren berririk jaso ez duena.Bahituta egon daitekeela pentsatuz alabaren bila hasten da, eta informazio okerrengatik Karlosen bila joango da hura hiltzeko asmoz.Horrela hasten da eleberria baina, pixkanaka lehen zatian, eta izugarrizko abiaduran bigarrenean eleberri beltz eta nahiko krudela bihurtzen da.Hiztegi oso aberatsa erabiltzen du, eta deskribapenak nabarmendu behar dira.

Amaiera arte tentsioa mantentzea lortzen du. Batez ere bigarren zatian, dena hain azkar gertatzen denez, ezin diozu irakurtzeari utzi.

Oro har, eleberria gustatu zait, nahiz eta bukaeran zalantza asko argitu gabe geratu diren. Adibidez: Maddiren aita nor den...


Kristina

Gure ama hizkuntzan idatzita ez dagoen liburu bat irakurtzea ez dela batere erreza uste dut. Hori dela eta, misteriozko liburu bat aukeratzea egokia dela iruditzen zait, Xabier Etxeberriaren Berriro itzuliko balitz, esate baterako. Akaso ez gaitu harrapatuko liburu bat zein lehenengo orrialdetan emakume bat agertzen da, bere buruari kontatzen hilketa bat nola egingo duen? Ezagutzen ez duen kanpotar bat aurkitu eta hil egin behar du.

Bestaldetik kanpotar hori ez da bere bizitzako momenturik onena pasatzen ari: emaztea hil zaio, alaba txiki bat dauka eta lan egin behar du, hori dena inork maitatzen ez duen irla batean. Beno, leku guztietan aingerutxoak daude, baita irla horretan ere. Liburuan zehar irakurri ahal izango dugu noraino iristeko gai izango diren bi pertsonaia hauek eta zergatik. Beraiek kontatuko digute, lehenengo pertsona erabilita, zeintzuk diren barruan dauzkaten lekurik ilunenak.

Nire ustez, istorioak harrapatzen du gaitu hasieratik bukaeraraino. Istorioa iluna eta sakona.


Antonio

Xabier Etxeberriaren Berriro Itzuliko Balitz eleberriari buruz esango dut ez niokeela lagun bati gomendatuko. Nire ustez, beharrezkoa ez den krudelkeria eta sadismoa soberan aurkitu genuen eleberriaren egituran.

Bestalde, indarkeriazko ekintza horien garapena ez da oso sinesgarria egiten; izan ere, Danimarka bezalako herrialde eskandinabiar batean garatzen diren ekintzak, are eta gehiago uharte txiki batean, poliziaren erreakziorik ez eduki izana, neurri batean herri osoari eragin ondoren...

Gainera, eleberriaren argumentuan bi bizitza-familiarren arteko gurutzaketa bat dago, argazki batean bi emakumek duten antzekotasunaren bidez, filigrana literario benetan meritua duela, baina hori ere ez da oso sinesgarria.

Liburuaren alde positiboren artean, Danimarkako irlaren ingurunearen eta bizimoduaren deskribapenak nabarmenduko nituzke, hiztegi zabal batez.

Azpimarratzekoa da, baita ere, egoera xenofobo baten deskribapena, oso errealista oraingoan, gauzak beste ikuspegi batetik ikusaraz diezazkiguke, Iruñar bati eragiten baitio.

Azkenik, eleberriaren amaieraz ari garela, niri iruditzen zait salba litekeela, argumentuari eusten dioten hari finek bultzatuta.


Isabella

Noraino joango lirateke gurasoak bere umearengatik? Galdera hauen ildotik, Xabier Etxeberriak garatu da bere liburua Berriro itzuliko balitz. Alde batetik , ama bat bere alabaren bila dago; eta beste aldetik, aita batek alaba txikiarengatik herri arrotz eta hostil batean bere bizitza antolatu behar du. Beraien bizitzak uztartzean, istorio frenetikoak eta ankerrak bere abiapuntua dauka.

Danimarkan kokatutako eleberria horko Henning Mankel ala Hakan Nesser idazleen erara iluna geratu da, protagonista kontraesankorren ikuspegitik kontatuta. Deskribapen ugari eta luzeak eduki arren, abiadura handia hartzen dute eginkizunek, eta itxura gero eta sinesgaitzago ere bai, bat-bateko amaiera arte.

Pertsonaiak bezala , kontraesankorra da Etxeberriaren eleberria: alde batetik, bukatu arte harrapatzen du; baina, batez ere bukaera, gogobete gabe uzten ditu irakurleak.


Marus

Hitz batekin deskribatu beharko banu Xabier Etxeberriaren eleberri hau, goibeltasuna izango litzateke hitza. Idazle eskandinabiarren eleberrien antza badu, hau da, haien kokapena eta isiltasuna. Bi protagonistak ere horrela dira.

Paraleloki bi protagonisten gertakizunak azaltzen dira: andre batena, Ebbe, bere alabaren bila dabilena; eta nafar batena, Karlos, alargun gelditu ostean bere alabatxoarekin bizitzari aurre egin behar diona.

Aurreikus daiteke iritsiko dela momentu bat, zeinetan bien garapena gurutzatuko den. Orduan eta bukatzean, iristen da, nire ustez, eleberriaren atal ahulena, eta esango nuke bukaera ez dela hain ona. Izan ere, idazleak bat-batean, edozein modutan amaitu behar izango lukeela dirudi eta.


Marta

Nik uste dut liburua entretenimenduaren esparruan eroso eta zintzo aritzen dela. Gainera, nire ustez, liburuaren lehen zatian istorioa poliki-poliki joan da, lasaia; baina protagonista asko egon dira eta kostatu zait istorioak elkartzen. Liburuaren erdian, trama ulertu dut eta bigarren zatian hobeto. Bi istorioak elkartu direnean askoz hobeto ulertu dut liburua zertaz ari zen. Liburuaren bukaeran, aldiz, trailer bat dela dirudi.

Laburbilduz, bukaera tristea iruditu zait, baina idazleak intriga mantentzea lortu du, eta bukaera irekita utzi du.


Mikel

Istorioa Danimarkan gertatzen da. Bi istorio eta bi pertsonaia ezberdin irudituko zaizkizu hasieran, baina poliki-poliki dena istorio bakar batean bihurtuko da. Esango nuke istoriaren abiadura motela dela hasieran, baina orriz orri abiadura handituz doa, azkenean, une zehatz batean, abiadura kontrolik gabe joango da bukaera arte. Eta litekeena da amaiera arte ezin irakurtzeari utzi... eta amaiera horrek ez zaitu axolagabe uztiko. Amaiera espero gabea eta ustekabea da, “c’est fini”, ez duzu jakingo istorioa bukatu den edo jarraituko duen. Laburbilduz, liburua irakurtzeko erraza da; eta amaiera, aldiz, ulertzeko zaila.


Iruzkinak