Sagarzuloko oroitarria ikustera joan dira Oroitzene AEK-ko ikasleak, Etxetxo elkartea gidari

 


Lezoko Etxetxo Elkarteak memoria historikoa lantzen du, eta elkarteko kideekin batera txangoa egin dute Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasle batzuek, bai goizean eta baita arratsaldean ere. Zehazki, Sagarzulo ingurura joan dira. Izan ere, toki horretan hiru seme eta haien ama hil zuten erreketeek 36ko Gerra hasieran. Aberasgarria izan da Etxetxokoen azalpen guztiak entzutea. Mila esker!!


Iruzkinak