Oarsoaldeko AEKren V. Bikoizketa Lehiaketa abian da!

 

Irribarretsu. Horrela bukatu nahi dugu urtero ikasturtea, eta are gehiago Bikoizketa Lehiaketa antolatzen dugunetik. Iaz, COVID-19agatik, ezin izan genuen antolatu, baina aurten jarduera berrartu dugu. Talde askotako ikasleek aukeratu dituzte jada euren gustuko film, telesail, marrazki-bizidun edota iragarki zatiak, eta zati horiek bikoiztuko dituzte datozen egunotan.Urtero bai ala bai agertu beharreko hitza zehazten dugu, eta aurten hitz hori 'anabasa' izango da.

Pare bat aste barru jakingo dugu zeintzuk diren aurtengo artistak!

Bien bitartean, gozatu aurreko urteetako bikoizketetako batzuekin:





Iruzkinak