Lekuona Fabrika ezagutzen ari dira Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleak

 


Lekuona Fabrika zabaldu berri dute Oreretan eta Xenpelar AEK-ko ikasleak ezagutzen ari dira kultur gunea egunotan ezagutzen. Ikasle batzuei Sorlekua izeneko aretoa gustatu zaie gehien. Beste ikasle batzuek liburutegia antolatzeko modua gogoko dute, eta baita isilik aritzeko txokoa ere Horrekin batera, ohartu dira Lekuona liburutegi bat baino gehiago dela; sortzeko lekua ere badela, alegia. Are gehiago, beheko argazkian ikusten den terrazan euskaltegiko festa egitea proposatu duenik ere izan da!

Iruzkinak