Juli del Sol aspaldiko lagunaren bisita, Lezoko Oroitzene AEKn

 



Lezoko Oroitzene AEK-ko A1 mailako ikasleek ez ohiko eskola jaso dute: Edurne irakaslea bigarren planoan geratu da egun batez, Juli del Solek bisitatu duelako Lezoko euskaltegia. Juli orain 27 urte hasi zen euskaltegian eta A1eko ikasleek galderak egin dizkiote. Berak kalean hitz egitera animatu ditu, eta lotsarik ez izateko eskatu die. Euskaltegiko bere esperientzia aberasgarria kontatu die, bestalde. Juli 7 urtez jarraian egon zen euskaltegian, eta bitxikeria moduan kontatu du hasi eta hilabetera asteburua pasatzera joan zirela Maulera. Horrelako herritar kementsu asko behar ditugu!!!



Iruzkinak