Hong-Kong, Txina, Vietnam... Pasaiako Txirrita AEKren goiz bateko bidaia

Ikasturte bukaerara hurbiltzen ari gara, eta ohiko klaseetatik atera dira gaur  Pasaiako Txirrita AEK euskaltegikoak. Asier Arroitaren bisita izan dute ikasle eta irakasleek. Asierrek bidaia luzea egin zuen 2019ko udazkenetik 2020ko apirilera arte, Asian barrena. Hong-Kong, Txina, Vietnam, Laos, Kanbodia, Thailandia, Myanmar, Bangladesh, Nepal, India... Toki horiek guztiak bisitatu zituen Asierrek, bizikletaz. Argazki kamera ere eraman zuen motxilan eta irudiak erakutsi ditu. Covid 19agatik nahi baino lehenago itzuli zen etxera, baina hala ere, oroitzapen eta pasadizo ahaztezin asko ekarri zituen eta horietako asko kontatu ditu. Ikasle bat baino gehiago jakin minez geratu da, baina Asierren Txiribuelta webgunea jakin min hori asetzeko aukera ona da.




Eskerrik asko bisitagatik, Asier!



Iruzkinak

  1. Plazer handi bat izan da zuekin bidaia gogoratzea! Mila esker zuei aukera hori emateagatik!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina