Beloagara joan dira ttipi-ttapa Oiartzungo Intxixu AEK-ko hasiera mailako ikasleak


Ikasturtea umore onez bukatzea garrantzitsua da, ezta? Gogotsu bukatu behar dugu...urrian berriz ere gogotsu hasteko. Han eta hemen ikasturte bukaerako txangoak egiten ari gara eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko hasiera mailako ikasleek kirol arropa jantzi dute eta  Beloaga gaztelua zena ikustera joan dira, Maitane Linazasoro irakaslea gidari. Aupa zuek eta, zuek bezala, gure eskualdean aurten n edo azken urteotan euskara ikasteko urratsa egin duzuen guztiok. Badakizue...gogoko lekuan aldaparik ez!



Iruzkinak