'Aurrera egin badugu' dokumentala ikusi dute Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleek


Euskaltegiko arbelaren ordez, pantaila handia. Lezoko Oroitzene AEK-k ikasturte bukaerako kanpo ekintzekin jarraitzen dute. Duela egun gutxi, Etxetxo memoria historikoa lantzen duen elkartearekin txangoa egin zuten, eta aste honetan Aurrera egin badugu dokumentala ikustera joan dira arratsaldeko ikasleak. Hondarribiko Jaizkibel konpainiak bultzatu du dokumental hau eta festak, parekidetasuna eta borroka feminista dira  gai nagusiak.







Iruzkinak